¡Ya llega la Herri Denda! Este año estaremos en la Herri Denda de colectivos de Bilbo que se organizará en Zirika, herri gunea desde el 16 de diciembre al 4 de enero, con nuestras camisetas, parches, fanzines y más material.
Badator Herri Denda! Aurten Zirika, herri gunean abenduaren 16tik urtarrilaren 4ra antolatuko den Bilboko kolektiboen Herri Dendan izango gara, kamiseta, partxe, fanzine eta material gehiagorekin.
Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale garenontzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika, herri gunea (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, Gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe… Badator Bilboko kolektiboen Herri Denda!
Baina… Zer da Herri Denda? Herri Denda azoka bat da, topagune bat, kolektibook ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa…
Hiru astez (abenduaren 16etik urtarrilaren 4ra) Zirika, herri gunean aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko Herri mugimenduen azokara!